Lehen aukeran, kale

Erredakzioa 2024ko api. 16a, 20:53
Argazkia: @Baskonia

Porrot mingarria jasan du Baskoniak Maccabiren kontra (113-85), play-in kanporaketako lehen partidan.

Denboraldiko ametsa izan da hasiera batetik Baskoniarentzat Euroligako zortzi onenen artean sailkatzea eta, gaur arratsaldean izan duten lehen aukeran, kale egin dute gasteiztarrek. Maccabi askoz ere sendoago aritu da partida osoan zehar, eta Baskonia berriz oso ahul defentsan. Goi mailako saskibaloian ezinezkoa da garaipenik lortzea, arerioaren erasoa gelditzerik ez baduzu; eta hala gertatu da gaurkoan.

Porrot mingarria, eta lehen aukera zaborretara bota du Baskoniak. Ostiralean izango du hil ala biziko azken aukera Efes eta Virtus taldeen arteko kanporaketako garailearen kontra. Nekeak pilatzen hasi da talde gasteiztarra denboraldiak aurrera egin ahala, eta agerian geratu da gaurko partidan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide