⛅ EGURALDIA

Aurrera doa bizitza, hodeiekin bada ere

Erredakzioa 2024ko api. 16a, 08:30
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Atzo hasitako bide berdinetik joango da gaur zein bihar eguraldia: gehienetan hodeitsu, tantaren bat bota dezakeelarik. 

Zeru hodeitsuek segida izango dute gaur, batez ere Araba ipar eta erdialdean. Hegoaldean hodeitza arinagoa izango da, eta batez ere arratsaldean Lorenzo azalduko da. Euri txikia ere etor daiteke hodei horiekin batera. Haizea ipar-mendebaldekoa izango da, ahul-bizia, eta zenbaitetan gogorra. Tenperaturak atzo hasitako bidetik joango dira, hiriburuan 6 eta 12 gradu artean egongo baitira.

Biharko ez da demaseko aldaketarik espero: zeru hodeitsuekin jarraituko dugu lurralde gehienean, tarte oso hodeitsuekin. Arratsalde partean, baina, garbiago egongo dela diote meteorologoek. Hala ez bada, bota errua beraiei, gizarteari edo ukiezina den beste asmakizunen bati. Eolo lasaiago ibiliko da, ahul-biziki. Termometroetan, antzera ibiliko dira alde termikoak: 5 eta 12 gradu artean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide