Araban abiatuko da Gure Zirkuaren zazpigarren bira

Erredakzioa 2024ko api. 9a, 17:39
2018ko udan egin zuen lehen bira Gure Zirkuak. Argazkia: Gure Zirkua

Apirilaren 10etik aurrera izango dira sarrerak salgai.

Gure Zirkuak Araban hasiko du zazpigarren bira, eta hamaika emanaldi eskainiko ditu, maiatzaren 10etik 25era, Etxabarri Ibiñan. Hainbat egunez, Gorbeia merkatalgunean izango da Euskal Herriko zirku ezagunena. Sarrerak apirilaren 10etik aurrera izango dira salgai, zirkua.eus webgunean. 

Duela sei urte hasi zen zirku ibiltaria herriz herri, eta dagoeneko dozenaka emanaldi eta herri bisitatu ditu urte hauetan, arrakasta handiarekin denetan. Udaberriko bira berri honetarako nobedade eta sorpresa ugari prestatu dituzte, eta apirilaren 10ean aurkeztuko dituzte. "Gu prest gaude. Eta zu?".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide