Lepauztaia puskatuta, Itzulia utzi behar izan du Landak

Erredakzioa 2024ko api. 6a, 11:52
Anbulantzian eraman zuten erietxera murgiarra. / ETB

Ihesaldi saiakera guztiak zapuztu ostean, Romain Gregoire izan da garaile esprintean.

Bezperako eroriko latzaren ostean, atzoko etapan ere erorikoak izan ziren protagonista. Eskalatzaile arabarra izan zen kaltetu nagusia eta anbulantzian eraman behar izan zuten erietxera. Ihesaldi saiakerek urduritasunak eragiten ditu pelotoian eta ezinbestean arriskuan hartu behar izaten dituzte txirrindulariek. 

Bezperan argi geratu bezala, abiada bizian doa lasterketa, eta atzokoan, Urkiola igoera hasi aurretik, izan zuen murgiarrak erorikoa. Krutzetan, faborito nagusi ziren, Roglic, Vingegaard eta Evenepoeli gertatu bezala, kolpe gogorra jaso eta bertan behera utzi behar izan du Itzulia arabarrak. 

Sailkapen nagusian lehia estua izango da aurtengoan eta, ibilbidea ikusita, gaurko etapa izango da erabakiorra. Minutu erdia besterik ez dago lehen hamar sailkatuen artean, eta edonork izan dezake irabazteko aukera. Skjelmose, Schachmann, Ayuso, Pello Bilbao, Alex Aranburu... zein izango da garaile?

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide