Itzulia hankaz gora, Oletan izandako erorikoarekin

Erredakzioa 2024ko api. 4a, 18:27
Dozena bat txirrindulari erori dira Oletan. Irudia: Itzulia

Jausi diren txirrindularien artean, Vingegaardek izan du kolperik handiena, eta erietxera eraman behar izan dute.

Arabako lurretan ibili den Itzuliko laugarren etapan ezbeharra izan da. Oleta eta Kruzeta arteko bidean gertatu da erorikoa, Aramaion; dozena bat txirrindulari jausi dira, lasterketako faborito nagusienak tartean, eta proba gelditu behar izan dute zauritutakoak artatzeko. Horien artean, Frantziako Tourreko azkeneko bi edizioak irabazi dituen Jonas Vingegaard (Visma) txirrindularia eraman behar izan du anbulantziak. 

Ondorioz, neutralizatu egin dute Legution amaitu den proba; denborak ez dira kontuan hartuko eta ez da bonifikaziorik izango. Ihesaldiko seiak bakarrik aritu dira etapa irabazteko lehian, eta Louis Meintjes izan da garaile.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide