Zaleei gutuna idatzi die ETSk

Erredakzioa 2024ko mar. 26a, 10:40

Zure eskutik kantua argitaratu du ETS talde arabarrak, 20 urteko ibilbidean atzetik izan dituen zaleei esker onez idatzitako gutuna.

"Zure eskutik da gure ereserkia, BECen besarkatuko ditugun 45.000 pertsona baino gehiagoren ereserkia! Oraintxe gaituzue zuen eskutik eta zuen esku", adierazi dute taldekideek. Izan ere, 2025eko 20. urteurren ospakizunei begira dago taldea, martxoaren 15ean, 21ean eta 22an eskainiko dituzten kontzertuen zain. Horiek heldu aurretik, azken urteetako zuzenetako irudi hunkigarriekin osatu dute kideek Zure eskutik abestiaren bideoklipa.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide