Ehun jarduera baino gehiago bilduko ditu Poetak Maiatzean jaialdiak

Erredakzioa 2024ko mar. 25a, 17:09
Maiatzaren 3an, ostirala, hasiko da jaialdia. Argazkia: Gasteizko Udala

Besteak beste, Gioconda Bellik, Peru Iparragirrek eta Mario Obrerok parte hartuko dute poesia saioetan.

Maiatzaren 3an hasiko da Poetak Maiatzean nazioarteko poesia jaialdiaren XII. edizioa. Aurtengo programazioak ehun ekintza baino gehiago bilduko ditu, eta Gasteizen eta Arabako hainbat herritan egingo dira. Besteak beste, Gioconda Belli, Alexis Diaz Pimienta, Manuel Rico, Peru Iparragirre, Jordi Doce, Mario Obrero, Edu Zelaieta, Itziar Rekalde eta Mairym Cruz-Bernal batuko dira poesia hitzordura.

Aurten, gainera, dantzari eskainiko zaio eta, besteak beste, Arteria, DameSwing Ballroom, Lakua Danza eta Gisela akademiek parte hartuko dute. Lorca ere protagonista izango da aurten, eta Pasion Vegaren Lorca Sonoro edo Luna de Pergaminoren Lorca para bebés eskainiko dituzte.

Denboraldi berri honetan, gainera, dagoeneko sendotuta dauden ekimenek animatuko dituzte kaleak; Poesia Etxarteetan, Usoen Eguna eta Itsasoari Begira ez dira faltako. Izan ere Poetak Maiatzean poesia jaialdiaren helburua da herritarren artean poesia zabaltzea, estatuko eta nazioarteko olerkariak ezagutaraztea eta Gasteizko eta Arabako txoko guztietan poesia hedatzea.

Honako webgunean ikus daiteke egitaraua osorik: poetasenmayo.com

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide