Hauts gandua espero zen egun honetarako, baina aurreikusitakoa baino kopuru txikiagoan etorri da. Horregatik, behin goizeko lainoak altxatuta, Lorenzo dotore egongo da ortzian, goizean bederen. Izan ere, arratsaldetik aurrera hodeiak pilatzen joango dira, eta baliteke azken orduetan zaparradak botatzea ere. Ipar haizeak ez ditu asko jaitsiko tenperatura, eta gaur ere errekorreko mailetan mantenduko dira: Gasteizen 10 graduan hasi eta 25 gradura artekoak espero izatekoak dira.
Asteburuari dagokionez, larunbat goiz hodeitsua espero da, euria egiteko aukerekin. Ondoren, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Igandea askoz eguzkitsuagoa izango bide da, baina gauean eta goizean goiz izotzari adi egon beharko zaio, tenperaturak asko jaitsiko direlako. Hurrenez hurren, 4/14 eta 3/13 izango dira asteburuko alde termikoak.