LAN ESKAINTZA

Kazetari bat behar dugu ALEAn

Erredakzioa 2024ko mar. 21a, 16:09
Erredakziorako beste lankide baten bila ari gara. Argazkia: ALEA

Aldizkarian zein webgunean aritzeko 40 orduko lanaldia eskaintzen du ALEA komunikazio taldeak.

Kazetari bila ari gara Arabako ALEA komunikazio taldean, aldizkarirako zein alea.eus webgunerako. Besteak beste, honako zereginetan aritzeko: gaurkotasunaren jarraipena egitea, gai propioak bilatzea eta lantzea, ikus-entzunezkoak sortzea, eta kolaboratzaile sarearen kudeaketan laguntzea.

Lanaldi osoko jarduna eskaintzen dugu: 40 ordu astean. Horrez gain, iraupen luzeko kontratua, ordutegi malgua, soldata lehiakorra, eta Gasteiz erdigunean dagoen bulegotik zein etxetik lan egiteko aukera ere.

Kazetaritza, komunikazioa, filologia edo pareko unibertsitate ikasketak izatea edota kazetari gisa esperientzia izatea eskatzen dugu. Modu berean, euskara mailan EGA edo baliokidea izatea, erredakzio lanetarako gaitasun altua izatea, Araban bizitzea eta lurraldea ondo ezagutzea.

Kontuan hartuko dira honakoak: sektorean esperientzia izatea, ikus-entzunezko edukien ekoizpena ezagutzea, sare sozialen kudeaketan esperientzia izatea, diseinu eta maketazio tresnen erabilera, lantaldean aritzeko gaitasuna, jarrera proaktiboa izatea (gaiak proposatzea eta euskarri zein formatu ezberdinak lantzea) eta berehala hasteko prestutasuna agertzea.

Interesa izanez gero, bidali CVa martxoaren 31 baino lehen, Lansarean atariaren bitartez. Hautatuekin, elkarrizketa eta hautaketa proba presentziala egingo dugu. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide