EZBEHARRA

Zainketa berezietan dago elur-jausiak harrapatutako mendizalea

Erredakzioa 2024ko mar. 11a, 09:45

Larunbatean elurrean zaurituta eta ezin mugituta geratu zen, Errioxako San Lorenzo mendian.

Logroñoko San Pedro ospitalean zainketa bereziak jasotzen ari da joan den larunbatean Valdezcaray eski gunean (Ezkarai, Errioxa) zauri larriak jaso zituen 48 urteko mendizale gasteiztarra. Beste mendizale batekin batera San Lorenzo mendia eskalatzen ari zela gertatu zen ezbeharra, elur-jausi batek bi mendizaleak harrapatu eta 200 metro inguru mendian behera eraman zituenean. Ingurune zaila zen, maldatsua, elur asko zein haizete handiekin, eta -5 graduko tenperaturarekin.

Mendizale gasteiztarra elurpean erdi lurperatura geratu zen mugitu ezinean, beso bat zaurituta, eta arnasa hartzeko arazoekin. Haren kidea, baina, larrialdi zerbitzuetara deitzeko moduan egon zen, eta haren alboan geratu zen, laguntza iritsi arte. Hasiera batean erreskatea helikopteroz egitea egin nahi bazuten ere, muturreko baldintza meteorologikoak zirela eta, elur motorrez hurbildu behar izan ziren bertaratu ziren guardia zibilak eta eski estazioko erreskatatzaileak. Ondoren, ohatilan hurbildu zuten helikopterora, Logroñora eramateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide