Haize bolada gogorrek segida izango dute gaurkoan, baina, antza, ez dira iritsiko atzo Trebiñun Toni La Sal Txikik nozitutakoen parera. Zerua hodeitsu mantenduko da, eta arratsaldean zaparradaren bat bota dezake ere. Euskalmetek abisu horia eman du elurragatik, baina, egotekotan, ez omen da 800 metrotik jaitsiko. Hotza nabaria izango da, ordea, eguneko tartea Gasteizen 1 eta 11 gradu artekoa izango baita. Are, AEMETen arabera sentsazio termikoa -3 gradura iritsi daiteke.
Asteburuari begira, giro hodeitsu eta euritsua mantenduko da bi egunetan. Euria batez ere larunbat goizean eta igande osoan kontzentratuko da, larunbat arratsaldeak menia pixka bat eman badezake ere. Larunbaterako bederen abisu horia mantendu du Euskalmetek, elur kota 700 metroan kokatuz. Haize zakarra bere horretan mantenduko da, eta tenperaturak, hurrenez hurren, 1-10 eta 4-14 gradu artean ibiliko dira.