Plastikoaren biktima bat salbatu dute Martiodan

Erredakzioa 2024ko urt. 18a, 16:38

Jatea eragozten zion plastikozko zirrindola bat zuen ahate urdina aurkitu dute Laudioko Nerbioi ibaiaren ertzean.

Hondakin plastikoen biktima izan den ahate urdin bat erreskatatu dute egunotan Martiodako Faunaren Suspertegian. Lepoa eta ahoa lotzen zizkion zirrindola plastiko bat zuen animaliak, jatea eragozten ziona. Zorionez, pertsona batek Laudioko Nerbioi ibaiaren ertzean aurkitu zuen, Martiodarekin harremanetan jarri zen, eta aldundiko basozain batek eraman zuen suspertegira. Martiodatik azaldu dutenez, zirrindola horretatik askatu ondoren, ahatea erabat osatu da, eta naturara itzuli dute.

Kasu honen harira, Martiodako suspertegiko arduradunek ohartarazi dute plastikoen hondakinak arazo larria direla naturguneetan, eta sarritan itsaso, ibai eta hezeguneetan amaitzen direla. "Basahate hau heriotza krudel batetik libratu da, baina zenbat animaliak izango dute beren zorte bera?", galdetu dute.

Argazkiak: MARTIODA.ORG

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide