"Ereinotzak dituzten" ikurren debekua salatu du Iraultza 1921ek

Erredakzioa 2024ko urt. 16a, 18:00

Askotariko ikurrak Alaveseko hintxadaren harmailan. Argazkia: IRAULTZA 1921

San Mamesera zenbait pankarta sartzea debekatu dio Athletic Clubek Alaveseko hintxadari. "Derbietan debekurik ez", exijitu du Iraultza 1921 taldeak.

"Athletic Clubek pankarta hauek debekatu ditu San Mamesen, ereinotzak dituztelako. Doministiku egitea debekatzen duten estadio batzuetan ere sartu diren pankartak, Bilbon debekatuak. Jarrera berriz aztertzeko eskatu zaienean, ereinotzak dituztelako debekatuta daudela berretsi dute", salatu du Iraultza 1921 taldeak.

Gaur, asteartean, 21:00etatik aurrera jokatuko da Athletic eta Alavesen arteko Kopako partida, Bilbon, eta Arabako hintxa taldeak egindako salaketak haserrea piztu du sare sozialetan. Izan ere, beste hainbat talderen elkartasuna jaso du Iraultzak, tartean Herri Norte eta Iñigo Cabacas Herri Harmailarena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide