⛅ EGURALDIA

Bokatatzeko tenorea

Erredakzioa 2023ko aza. 13a, 08:41

Pilatutako arropa zikin hori guztia garbigailuan sartzeko egun aproposa izango da gaurkoa, Eki dotore egongo baita zeruan. 

Giro eguzkitsua iragarri dute gaurkorako, erdi edo goi mailako hodeiez zipriztinduta. Indize ultramorea, baina, nahiko baxu egongo da, 2 adierazlean. Hortaz, banpiroek ez bezala, ez izan beldurrik eguzki izpiak xurgatzeko. Haizeak hegotik egingo du ufa, bolada gogorrekin. Termometroei dagokienez, epeltasuna izango da nagusi, Gasteizen 14 eta 20 gradu artean ibiliko baita galinstanoa.

Bihar hodei gehiago ikusiko ditugu, batez ere arratsaldetik aurrera, eta gau partean busti dezakete. Haizea hego-mendebaldean mantenduko da nagusiki goizean, bolada gogorrekin, baina arratsaldean ipar-mendebaldeko osagaia hartuko du. Tenperatura minimoek pixka bat beherago egingo dute, eguneko tartea 12 eta 19 gradu artean egon delarik.

Bideoa: JUANMA GALLEGO / ALEA

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide