⛅ EGURALDIA

Minimoak, minimoan

Erredakzioa 2023ko aza. 8a, 08:16

Hotza nabarituko da gaur, eta leku batzuetan izotzari adi egon beharko zaio. Batez ere gaur gauean eta bihar goizean euria egin dezake. 

Zerua tarteka hodeitsu egongo da gaur, erdi eta goi mailako hodeiekin. Arratsalderako gero eta hodei gehiago pilatuko dira, gau partean zerua oso hodeitsu geratu arte. Euri txiki edo ertaina ere egin ahalko du arratsaldetik aurrera. Haizea hegotik egingo du ufa, ahul bizi, eta bolada oso gogorrak izan ahalko ditu haizeguneetan. Termometroetan, 3 graduan hasi eta 15 gradura mugituko da galinstanoa Gasteizen, baina zenbait tokitan izoztu dezake ere.

Ostegunerako ere egun hodeitsua espero izatekoa da, eta bereziki goizean euria izan dezakegu. Mendebaldeko haize ahul-bizia izango dugu. Minimoak asko igoko dira, eguneko tartea 8 eta 15 gradu artean kokatuko baita.

Bideoa: JUANMA GALLEGO / ALEA

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide