Izan zaitez ALEAkide

Izan zaitez ALEAkide eta gozatu abantailak

Erredakzioa 2023ko aza. 7a, 10:05

ALEAkide izateak etxean aldizkari bat jasotzea baino gehiago esan nahi du!

ALEA elkarlanean aritu da Gasteiz eta Arabako hainbat komertzio eta negoziorekin ALEAkideei abantaila ugari eskaintzeko asmoz.

Askotariko komertzio eta negozioek parte hartu dute abantailen sare honetan, eta etxeko dekorazio, kirol jarduera, aisialdi zein jangarrien salmentara dedikatzen diren lekuetan disfrutatu ahalko dira abantaila edo deskontu hauetaz.

Deskontuak zeintzuk diren eta non gozatu ahal diren kontsultatzeko, ALEAkideentzako abantailen atala martxan jarri dugu. Bertan kontsulta daitezke orain disfrutagarri dauden deskontu guztiak.

Nola disfrutatu daitezke abantailak?

Abantaila hauetaz disfrutatu ahal izateko ALEAkide izatea beharrezkoa da. Horregatik, egunotan zehar harpidedun bakoitzak posta elektroniko pertsonalean bere ALEAkide txartela jasoko du. Txartel hau abantailak eskaintzen dituen negozioan erakutsi beharko da deskontuez gozatu ahal izateko.

Zero Kilometro filosofia

COVID-19ak agerian utzi zuen bertako komertzioetan eta bertako produktuak kontsumitzearen garrantzia. Horregatik, ALEAn Zero Kilometro Gida jarri genuen martxan 2020. urtean. Online erakusleiho baten bidez, Araba osoko profesionalen zerbitzu-gune eta komertzioak hedatzeko apustua egin genuen. 

Abantailak eskaintzen dituzten guneez gain, ALEAren komunitatearen parte diren eta Zero Kilometro Gidan parte hartzen duten negozio guztiek filosofia bera dute: bertakoa saldu eta bertako komertzioen sarea indartzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide