⛅ EGURALDIA

Itsasorako bidean da pilatutako ura

Erredakzioa 2023ko urr. 27a, 08:38

Eguzkia ikusi ahalko dugu gaur, baina euria egingo du ere. Asteburuan denetariko giroa izango dugu, baina ez du hotzik izango.

Hodeiak izango ditugu tarteka, eta, noizean behin euria egin ahalko du ere, batez ere eguerdian eta arratsaldean. Hego-mendebaldetik ibiliko da haizea, eta, bolada gogorrak izango dituen arren, momentuz Euskalmetek ez du abisurik eman —bai ordea, kostalderako; abisu horia daukate bertan—. Tenperaturak zertxobait jaitsiko dira, Gasteizen eguneko tartea 8 eta 17 gradu artean kokatuko baita. 

Asteburuan antzerakoa izango da giroa, eta udazken kutsua mantenduko dela dirudi. Goibel eta hodeitsu egongo dira zeruak gehienetan, baina ostarteak ere zabalduko dira. Batez ere igande goizean egon daiteke garbiago. Larunbatean euririk ez dugula izango dio Euskalmetek; AEMET, berriz, baiezkoan dago. Hego haize indartsuak larunbatean zein igandean segida izango du, baina tenperaturek pittin bat gora egingo dute, asteburu osoan 10 eta 19 gradu artean ibiliko baitira.

Tumecillo ibaia Angosto parean, atzo. Bideoa: ESTITXU UGARTE LOPEZ DE ARKAUTE / ALEA

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide