Arabako Jaiak 2023

Danborradak ongi etorria eman dio San Prudentziori

Erredakzioa 2023ko api. 28a, 08:00

Bart gauean, erretreta deien ostean, 23:30ean danborradari ekin zioten elkarte gastronomikoek, San Prudentzioko ospakizunei hasiera emanez. Ondoren, Alde Zaharretik eta hiriaren erdiguneko kaleetan zehar desfilatu zuten.

Gaur, berriz, Armentiako Erromeria tradizionala izango da. Eguna hasteko, Arabako Zortziko tradizionala joko dute 09:00etan Probintzia plazan. Ondoren, Armentian, 11:00etako mezaren ostean, 12:00etatik aurrera postuak, herri kirolak eta beste jarduerak izango dira egun osoan zehar. Eta 18:00etan, Probintzia plazatik, Danborrada Txikia.

Argazkiak: AFA / Quintas

ARABAKO JAIEN EGITARAUA

Deskargatu programa hemen

Erlazionatuak

Turuten doinuaren erritmora

Erredakzioa 2023 api 27 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide