Mobilizazioak indartuko dituzte landa eremuan osasun arreta bermatzeko

Erredakzioa 2023ko api. 5a, 16:09

Espejon, Murgian, Agurainen eta Legution kontzentrazioak egin dituzte gaur osasun langileek eta herrietako bizilagunek.

Arabako herrietako osasun zentroetako profesionalek eta pazienteek iragan astean hasitako protestak mantenduko dituzte, osasun arretaren kalitatea bermatzeko. Gainera, gaurko kontzentrazioetan iragarri dute mobilizazioak indartuko dituztela, eta hurrengo asteetan kontzentrazioak errepikatuko dituzte.

Eusko Jaurlaritzak aurreikusi duen lan berrantolaketak pazienteen arretaren kalitatea kaltetuko dituela uste dute. Asteburuko langileak eguneroko lantaldera pasatzen dira, eta, beraz, guztiek txandakatu beharko dute asteburuak eta librantzak betetzeko. Nabarmendu dutenez, profesionalen falta gero eta handiago izango da berrantolaketa horrekin, eta gainera, aurrerantzean erizainak bakarrik egongo dira landa eremuko osasun zentroetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide