Irailaren 1etik aurrera, %50eko deskontu gehigarria aplikatuko da BAT txartelerakin foru garraioko edozein modalitatetan. Ezohiko neurri hori 2022ko abenduaren 31n amaituko da, eta Alavabus lineen eta eskualdeko garraioaren erabiltzaileei mesede egingo die.
Deskontu gehigarria indarrean dauden BAT tarifen prezioaren gainean aplikatuko da; tarifa horiek dagoeneko txartel arruntaren prezioaren gainean %20ko aurrezkia eskaintzen dute. Gasteiz eta Laudio arteko ibilbidea, esate baterako, 3,48 eurotik 1,74 eurora pasako da; Guardia eta Arabako hiriburuaren arteko bidaia batek, berriz, gaur egun BAT txartelarekin 5,12 euroko prezioa duenak 2,56 euroko kostua izango du.
Deskontu gehigarria BAT txartelaren erabiltzaileentzat izango da onuragarria Alavabuseko linea guztietan Bilbo eta Iruñea arteko ibilbide luzeko linea izan ezik; baita Arabako landagune txikiak eskualdeko buruekin edo oinarrizko zerbitzuak (hezkuntza, osasuna, kirol instalazioak, dendak, garraioa, etab.) dauden erreferentziazko herriekin lotzen dituzten Eskualdeko Garraioko linea guztietan ere.
Alavabuseko linea hauetan aplikatuko da deskontua:
-
1. linea, Gasteiz - Zigoitia
-
2. linea, Gasteiz - Aramaio
-
3. linea, Gasteiz - Arrasate
-
4. linea, Gasteiz – Narbaxa
-
5. linea, Gasteiz – Dulantzi - Araia
-
6. linea, Gasteiz - Santikurutze Kanpezu – Lizarra
-
7. linea: Gasteiz - Lagran
-
8. linea, Logroño – Oion - Guardia
-
9. linea, Gasteiz - Logroño
-
10. linea, Logroño - Haro
-
11. linea, Logroño - Eskuernaga
-
12. linea, Gasteiz - Haro
-
13. linea, Gasteiz - Langraiz Oka – Bóveda
-
14. linea, Gasteiz – Murgia – Izarra
-
15. linea, Gasteiz – Amurrio - Laudio
-
16. linea, Artziniega - Amurrio - Laudio - Okondo
-
17. linea, Bilbao-Logroño
-
18. linea, Gasteiz-Durango
-
19. linea, Gasteiz-Miranda de Ebro
Deskontua aplikatuko den Eskualdeko Garraioko lineak:
-
2. lotea: Amurrio/Arespalditza
-
3. lotea: Amurrio/Urduña
-
4. lotea: Aramaio
-
5. lotea: Izarra/Murgia
-
6A lotea: Legutio/Otxandio
-
6B lotea: Legutio/Dura/Gasteiz
-
7. lotea: Dulantzi/Burgelu/Azilu
-
8A lotea: Dulantzi/Agurain
-
8B lotea: Agurain/Ozeta
-
9A lotea: Agurain/Gordoa/Araia
-
9B lotea: Agurain/Durruma/Araia
-
10. lotea: Kuartango
-
11A lotea: Gaubea mendebaldea
-
11B lotea: Gaubea ekialdea
-
12. lotea: Pobes
-
13. lotea: Iruña Oka
-
14A lotea: Miranda/Lantaron
-
14B lotea: Miranda/Zambrana/Berantevilla
-
15A lotea: Miranda/Ribabellosa/Armiñon
-
15B lotea: Argantzon/Armiñon
-
16. lotea: Trebiñu ekialdea
-
17. lotea: Trebiñu mendebaldea
-
18. lotea: Maeztu
-
19A lotea: Kanpezu
-
19B lotea: Kanpezu/Bernedo
-
20. lotea: Urizaharra
-
21. lotea: Bernedo
-
22. lotea: Guardia / Lezako ospitalea