Covid-19aren kontrako neurririk gabe hasiko da ikasturtea

Erredakzioa 2022ko abu. 31a, 10:07

Hezkuntza Sailak neurririk hartzeko beharrik izango ez dutela jakinarazi die ikastetxeei.

Lehendakariak asteartean jakinarazitakoaren arabera, "gizartean lortutako immunitate-maila handiari esker", Eusko Jaurlaritzak indargabetu egingo du pandemiari aurre egiteko ikastetxeei zuzendutako Covid protokoloa. Horrenbestez, eta neurrien berri emateko ikastetxeei Hezkuntza Sailetik bidalitako gutunean adierazten denez, "normaltasun osoz lan egitea" eskatzen zaie.

Neurriak bertan behera geratzen diren arren, Hezkuntza Sailak hainbat gomendio zehaztu ditu: ikasgelak behar bezala aireztatzea, txertaketari buruzko gomendioak jarraitzea, eskuak sarri garbitzea eta sintomak izatekotan zaintzea. Halere, Hezkuntza Sailak gaineratu du gomendio horiek eguneratu egingo direla "behar izanez gero".

Aldiz, garraio publikoan herritar guztiek bete beharreko arauari jarraituz, eskola garraioan ere maskara jantzita eraman beharko dute sei urtetik gorako ikasleek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide