⛅ EGURALDIA

Momentuz, dotore

Erredakzioa 2022ko abu. 30a, 08:30

Egun eguzkitsua izango da gaurkoa, baina bihar hodei gehiago eta tenperatura baxuagoak izango ditugu. 

Goiz lanbroarekin hasi dugu eguna Arabako zenbait puntutan, baina goizak aurrera egin ahala Eguzkia gailenduko da. Haren erreinaldia, baina, arratsaldean amaituko da apurka, eguna bukatzearekin batera hodeiak nagusitzen hasiko direlako. Goizean jaun eta jabe izango den hegoaldeko haizeak ere norabidea aldatuko du, eta iparretik joko du arratsaldean. Gizakien artean ez ezik, iraungikorra da boterea naturaren erreinuetan. Termometroa atzo bezala ibiliko da, 15 gradutan hasi eta 29 gradutaraino iritsita.

Biharko aldaketarik nabarmenena tenperaturen alorrean izango digu. Minimoak 16 gradutan mantenduko badira ere, Gasteiz inguruan galinstanoa ez da 22 graduetatik igaroko. Gainerakoan, eguna ilunagoa izango da, hodeiak eta ostarteak tartekatuko baitira. Ipar haizea mantenduko da, eta bereziki arratsaldean puztuta ibiliko da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide