Instagramen zentsura salatu du Katixa Agirrek

Erredakzioa 2022ko abu. 29a, 19:21

'Berriz zentauro' liburuaren azala. / Elkar

'Berriz zentauro' gasteiztarraren azken eleberria aurkezteko azalak erakusten duen titiburua zentsuratu dute.

Datorren astean aurkeztuko du Katixa Agirre idazleak Berriz zentauro azken eleberria Elkar argitaletxearekin, eta hori iragartzeko liburuaren azala zabaldu du sare sozialetan. Instagramen, baina, berak azaldu duen moduan, zentsuratu egin dute titiburu bat ikusten delako.

"Gure jarraibideek pertsona guztiak errespetatzen dituzten adierazpenak egitera bultzatzen dute", helarazi diote Instagrametik idazleari irudi hori debekatzeko. Titiburua zentsuratuta jarri behar izan du idazleak, azkenik, azala erakutsi ahal izateko. "Berriz zentauro… oraingoan titiburua zentsuratuta. Datorren astetik aurrera zure herriko liburu-dendan zentsurarik gabe!", idatzi du idazleak.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide