Ur gaineko 'Idóneas' ikuskizun berria aurkeztuko dute Landan

Erredakzioa 2022ko abu. 29a, 17:45

Sarrerak bere webgunean daude eskuragarri, baita naturgunean bertan. / 'Le Piano du Lac'

Abuztuaren 30etik irailaren 4ra eskainiko dute 'Le Piano du Lac' egitasmoaren saio berria

Aurreko urteetan bezala, ur gaineko ikuskizuna eskainiko du Uribarri Ganboako urtegiak aurten. 'Le Piano du Lac' egitasmoaren saio berria izango da abuztuaren 30etik irailaren 4ra bitartean. Oraingoan, Idóneas lana eskainiko dute Violette Prevostek (pianoa), Claire Grupallok (kanta) eta Myriam Grupallek (dantza).

Iazko murrizketarik gabe, indartsu dator nazioarteko taldea Idóneas lana aurkeztera, taldeak berak azaldu bezala: "Umore eta maitasun eztanda erritmikoa da Idóneas, eta melodia lirikoaren eta abesti herrikoiaren artean nabigatzen du". Taldeak azaldu duenez, ikuskizunak tonu klasikoa eta zoroa hartzen du obrak aurrera egin ahala, eta horri esker piano flotatzailearen irudia bere ikuspegi garbienean entzuten da. Prevostek eta Grupallok egiten duten errezitaldiak pintura poetikoak, koreografia flotatzaileak eta uretako jolasak eskaintzen ditu.

Sarrerak bere webgunean daude eskuragarri, baita naturgunean bertan hasi baino ordu erdi lehenago ere. Proiektu honek ez du prezio jakin bat ezartzen; ikusle bakoitzari proposatzen dio berak uste edo ahal duen ekarpena egin dezala. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide