⛅ EGURALDIA

Zaparrada trumoitsuak arratsaldean

Erredakzioa 2022ko abu. 29a, 08:29

Uda parteko giroa mantenduta ere, hodeiak eta euria ere deituta daude festara. Landa eremuak horrenbeste behar duen ura etorriko da beraz, baina ekaitz gisa.

Astea bero hodeiekin eta partez estalitako zeruekin hasiko dugu. Atzokoaren bidetik, batez ere arratsalde eta gau aldean ekaitz txikiak sortu daitezke. Hego haizea indartsu ibiliko da. Tenperatura minimoetan ez da aldaketa larregirik espero, baina, maximoek zertxobait egingo dute behera: 18 eta 29 gradu artean ibiliko da termometroa. 

Bihar goiz lanbroa izango dugu goizean, baina, gainerakoan, Lorenzo jauna dotore ibiliko da, benetan zortzi argi-minutura egonda ere. Gau partean, ordea, lainotuko omen zaigu zerua. Haizea hegoaldekoa izango da goizean, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du. Tenperatura minimoak pittin bat jaitsiko diren arren, antzera ibiliko da termometroa: 16 eta 29 gradu artean, Gasteizen. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide