⛅ EGURALDIA

Epel eta goibel

Erredakzioa 2022ko uzt. 26a, 08:19

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira gaur eta bihar. Batez ere eguerdian eta arratsalde partean ikusi ahalko dugu Eguzkia. 

Goizean eta gauean oso zeru hodeitsuak izango ditugu, baina egunaren erdirako eta arratsalderako ostarteak zabalduko dira zeruan. Ipar partean zirimiri pixka bat bota dezake. Haizeak ahul-bizi joko du; arratsaldean, gogorrago. Tenperaturetan aldaketa nabarmena dakar astearteak, batez ere maximoetan: 12 eta 20 gradu arteko aldea espero da Gasteiz inguruetan. 

Asteazkena ere hodeitsu esnatuko da, baina egunak aurrera egin ahala zerua garbitzen joango da. Haizeak iparretik egingo du, ahul-bizi. Tenperaturak oso antzekoak izango dira bezperakoekiko: 11 eta 21 gradu artean mugituko da galinstanoa. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide