Ikerketa abiatu dute adinekoen egoitza batean bitxiak lapurtzeagatik

Erredakzioa 2022ko uzt. 21a, 13:52
Maiatzean abiatu zuten ikerketa udaltzainek. / Alea

Ikerketaren arabera, langile batek hainbat objektu lapurtu ditu azken urteetan.

Udaltzaingoa Gasteizko adinekoen egoitza bateko langile bat ikertzen ari da bertako egoiliarrei bitxiak lapurtzeagatik. Maiatzean hasi zen ikerketa, zentroko erabiltzaileetako baten senide batek Agirrelandan aurkeztutako salaketaren ostean. Salaketaren arabera, adinekoari 700 euro baino gehiagoko balioa zuen urrezko dominadun kate bat desagertu zitzaion.

Salatzaileak adierazi zuenez, egoitzako langile baten gaineko susmoak zituen. Familiak emandako informazioari esker, Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin elkarlanean, ikerketa abiarazi zuen eta, horren bidez, hainbat urtetan, langile horrek urrea salerosteko establezimenduetan bitxien kopuru handia saldu zuela jakin dute. Horien artean, salaketan aipatutako katea. Saldutako objektu gehienak kateak, eraztunak, belarritakoak eta urrezko dominak izan dira eta haien balioa 6.293 eurokoa izan da.

Udaltzainek atzo guardiako epaitegiari bidali zizkioten izapidetzeak eta beste familia batzuekin batera kudeaketak egiten ari dira ikertuak saldutako bitxien artean beren adineko senideenak (antzeko beste lapurreta batzuen biktima posibleak) izan daitezkeen ondasunak ikusten dituzten jakiteko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide