⛅ EGURALDIA

Muturrekoak, bere horretan

Erredakzioa 2022ko uzt. 13a, 08:21

Alerta laranjan dago Araba osoa tenperatura altuak eta sute arriskua direla-eta.

Beroaldiak ez du etenik, eta bere horretan mantenduko da datozen orduetan. Gaur zeru garbiak izango ditugu, eta tenperatura altuak mantenduko dira. Euskalmetek alerta laranja ezarri du Arabako erdialderako eta Arabako Errioxarako, muturreko tenperatura oso altuengatik, 13:00etatik 21:00etara. Hegoaldean, Ebro inguruetan, bereziki altuak izan daitezke, 39 gradutara iritsita. Modu berean, baso sute arriskuaz ohartarazi dute. Arratsaldean bero-hodeiak sortu daitezke, baina, tamalez, ez da euririk espero. Goizean hegoaldetik joko du haizeak, eta arratsaldean ipar osagaia hartuko du. Tenperaturen tartea Gasteiz inguruetan 16 eta 33 gradu artekoa izango da. 

Bihar ere zerua oskarbi mantenduko da, norabide aldakorreko haize ahularekin batera. Tenperaturak antzera ibiliko dira, 15 eta 32 gradu artean. Egun horretan alerta laranja mantendu dute Arabako Errioxarako, eta abisu horia gainerako lurralderako. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide