⛅ EGURALDIA

Erdu gerizpera

Erredakzioa 2022ko uzt. 12a, 08:37

Tenperaturek goraka jarraituko dute datozen orduetan. Biharko, alerta laranja iragarri dute, muturreko tenperaturak direla-eta.

Beroaldiak jarraituko du datozen egunotan. Eguneko lehen lainoak altxatuta, zerua oskarbi mantenduko da gehienetan. Goizean, gainera, haizeak hegoaldetik joko du. Arratsalderako, ipar-ekialdetik egingo du. Tenperaturek goranzko joera mantenduko dute: 17 gradu gutxienez, eta 33 gehienez Gasteizen. Alerta horia eman du Euskalmetek horregatik. Ohi bezala, hegoaldean beroa gehiago nabarituko da.  

Bihar are okerragoa izango da egoera, eta Euskalmetek alerta laranja eman du: une honetan 18-34 gradu arteko aldea iragartzen du euskal meteorologia agentzia publikoak, baina, modu berean, ohartarazi du 37 gradutara hel daitekeela erdialdean, eta 39 gradutara Arabako Errioxan. Haizeak bezperaren bidetik joko duela uste dute: hegoaldetik goizean, baina ipar osagaia hartuko du arratsaldean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide