Magialdiak Arabako herriak sorginduko ditu berriz ere

Erredakzioa 2022ko uzt. 11a, 19:30
Asier Kidam, Tor Magoa, Txoborro Magoa, Hodei Magoa eta Imanol Ituiño. / ALEA

Abuztuaren 26tik irailaren 11ra bitartean, Magialdiaraba jaialdiak Asier Kidam, Tor Magoa, Txoborro Magoa, Hodei Magoa eta Imanol Ituiño mago euskaldunen ikuskizunak eramango ditu Arabako 17 herritara.

Uda honetan, Baroja, Ekora, Elvillar, Uribarri-Harana, Korres, Trebiñu, Izarra, Etxaurren, Lantziego, Pipaon, Zubillaga, Samaniego, Aramaio, Ondategi, Argantzon, Eltziego eta Okinara iritsiko da MagialdiArabaren VIII. edizioa, lurraldeko 17 herritara ilusioa eramateko; hau da, aurreko edizioan baino bat gehiagora.

Abuztuaren 26tik irailaren 11ra bitartean, eta Gasteizko Magialdiarekin batera 24 eguneko programazioa osatauz, harrentzako zein helduentzako magia lantegiak, hurbileko magia animazioa eta magia ekitaldiak eskainiko ditu; tartean, Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño eta Txoborro Magoaren ikuskizunak. Emanaldiak elebidunak edo euskara hutsezkoak izango dira.

Herriek egindako eskaeren errekorra hautsi du aurtengo edizioak: guztira, 36 eskaera izan dira, eta horietako zazpitara lehen aldiz iritsiko da magia jaialdia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide