⛅EGURALDIA

Epel, baina bustitzeko arriskuaz

Erredakzioa 2022ko uzt. 5a, 07:38

Hodeiek izango dute protagonismoa, eta zenbait puntutan zeruan pilatutako ura ekaitz gisa askatu daiteke. Tenperaturak, berriz, nahiko epel mantenduko dira.  

Zeru hodeitsuak izango ditugu egunaren lehen partean, baina eguerditik aurrera garbituko da pixkanaka, eta arratsaldean nahiko zeru garbiak izango ditugula iragarri du Euskalmetek. Bueltan, bero hodeiak garatu daitezke, eta, ondorioz, egunaren amaieran zaparrada trumoitsuren bat izateko aukerak ere egongo dira. Iparretik ufa egingo du Eolok, eta arratsaldean bolada gogorren bat izan dezake haizeguneetan. Atzokoekin alderatuz, tenperatura altuagoak izango ditugu gaur: 14 eta 21 gradu arteko aldea izango dugu. 

Asteazkenerako, antzeko egoera espero da: goizean hodeiak izango ditugu, baina arratsaldearekin batera horiek gutxituz joango dira. Zaparrada trumoitsuak izateko arriskua mantenduko da ere, baina arratsaldearen amaieran giroa lasaituko da. Haizea ere, berdintsu: iparretik, bolada gogorren batekin halakoak izan ohi diren guneetan bereziki. Tenperaturetan, aparteko aldaketarik ez: 13 gradutan hasi eta 21 gradutara iritsi arte. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide