gun eguzkitsua izango dugu gaur, ipar haizeaz lagunduta. Tenperaturak bere onera bueltatuko dira, gainera: 5 eta 21 gradu artean ibiliko da termometroa.
Asteburuari dagokionez, lanbroa izango dugu larunbat goizean, baina gero garbi geratuko da. Arratsaldearen amaieran, baina, bero hodeiak garatu daitezke, eta horrek ekaitz arriskua ekar lezake. Igandea hodeitsuagoa izango da, bai eta freskoagoa ere. Ekaitzak ere egon litezke egunaren amaieran. Oro har, asteburuan ipar haizea mantenduko da. Tenperaturei dagokienez, larunbatean 11 eta 29 gradu artekoak espero dira, eta, igandean, 13 eta 20 gradu artekoak.