⛅ EGURALDIA

Hodei andana asteburuan

Erredakzioa 2022ko eka. 24a, 08:36

Oro har, zeru hodeitsuak mantenduko dira, bai gaur goizean zein asteburuan ere. Arratsalderako menia pixka bat espero da.

Zeru oso hodeitsuak izango ditugu goizean, baina arratsaldean garbiagoak geratuko zaizkigu, eta Eguzkia ikusi ahalko dugu. Goizean zehar zaparradaren bat ere egon daitekeela iragarri du Euskalmetek. Haizeak mendebaldetik joko du goizean, baina ipar osagaia hartuko du arratsaldean. Tenperaturak atzokoen bidetik joango dira: 11 eta 22 gradu artean. 

Asteburuari begira, ez da demaseko aldaketarik espero zeruetan: hodeiak izango ditugu, bai larunbatean zein igandean, eta euri txikiak ere egongo dira. Tenperaturetan bai izango da aldaketarik, batez ere maximoetan: larunbatean 11 eta 17 gradu artean ibiliko da termometroa, eta 10-15 gradu artean igandean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide