⛅ EGURALDIA

Hau ez zen ba Benalmadena!

Erredakzioa 2022ko mai. 23a, 08:47

Tenperaturek behera joko dute, batez ere bihartik aurrera. Horiekin batera, hodeiak eta euria. Welcome back, euskal weather!

Azken egunetako anomaliaren ondoren, berriro bueltan da euskal udaberria. Aste honetan hodeiak nagusi izango dira, bai eta euri txikiak ere. Egunaren amaieran izango da euria izateko probabilitate handiena. Dena dela, metatutako beroa atzoko ekaitzean askatu zenez, gaur ez da espero euriteek ekaitz izaera izango dutenik. Haize zakarrarekin batera lagunduta etor daitezke euri horiek. Tenperaturak dezente jaitsiko dira: 9 eta 17 gradu artekoak izango dira.

Bihar termometroek are gehiago egingo dute behera: 6 eta 13 gradu artekoak espero dira. Gainerakoan, zerua hodeitsu mantenduko da, eta euria egiteko aukera handia izango da egunean zehar, euri arinak izango badira ere. Haizeak iparretik joko du, zenbaitetan gogor.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide