⛅ EGURALDIA

Eguzki krema eta aterkia

Erredakzioa 2022ko mai. 18a, 08:36

Bai gaur zein bihar antzeko agertokia izango dugu buru gainean: hodeiez zipriztindutako zeru eguzkitsuak eta arratsaldean ekaitzak sortzeko aukerak. Hori guztia, bero pila batekin. 

Hodei gutxirekin hasiko dugu eguna eta, egongo direnak, goi partean kokatuko dira. Arratsaldean, berriz, bero hodeiak pilatzen hasiko dira, eta zerua horiekin estaliko da. Hortaz, aukera asko egongo da egunaren amaieran zaparrada trumoitsuak sortzeko. Gainerakoan, haizeak hegoaldetik joko du goizean, baina ipar osagaia hartuko du arratsaldean. Tenperaturak 11 eta 28 gradu artean ibiliko dira.

Egoera hau ostegunean errepikatu daiteke, ia-ia patroi berarekin. Izatekotan, tenperatura maximoek are gehiago egingo dute gora, 30 gradutara iritsita. Baina, gainerakoan, aurreko paragrafoaren berdina joan daiteke hemen. Andoainen aterpe duen euskal kazetari batek maisuki dioen moduan, beharrezkoa ez bada, faborez, "ez ibili luzamendutan".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide