EGURALDIA

Onerako bidean da eguraldia

Erredakzioa 2022ko mai. 6a, 08:20

Asteburu eguzkitsua espero da, eta tenperaturek zertxobait egingo dute gora.

Azken egunotako hodeien joan-etorrien ondoren, datozen egunetan —zeruei dagokienez bederen— bizipozerako baldintzak hobetuko dira. Gaur egun eguzkitsua espero da, bereziki arratsaldean. Goizean hodeiak izango ditugun arren, horiek alde egingo omen dute. Azken egunotan bezala, haizea arratsaldean pixka bat indartuko da. Termometroa 5 eta 15 gradu artean ibiliko da. 

Asteburuari begira, are txukunagoa izango bide da eguraldia. Goizez lanbroak agertuko dira, baina ondoren gehienbat zeru oskarbiak izango ditugu. Paisaia ederrak marrazteko aukerak beraz, gorenean. Arratsaldez ipar haizea finkatuko da, eta tenperaturek pittin bat gora egingo dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide