EGURALDIA

Zirriparra zeruetan

Erredakzioa 2022ko api. 22a, 07:39

Hodeien joan-etorria mantenduko da datozen orduetan, eta asteburuan ere eguraldia antzera ibiliko da.

Zeruan ikusten direnak ez dira beti fenomeno naturalak, baina zenbaitetan zaila da horiek bereiztea, are gehiago ezohikoak direnean. Atzo gauean zeruetan ikusitakoaren kasua izan zen: SpaceX enpresa ezagunaren Falcon9 suziri baten bigarren etapa baten ibilbidea ederki ikusi ahal izan zen ortzian marraztuta, horiek berrerabili ahal izateko erabiltzen diren erretrokoheteak oso deigarriak direlako. 

Iragarpenari dagokionez, gaur zeruetara begirada zuzenduz gero, egunaren hasieran hodeiak ikusiko ditugu, baina baita hodeiarteak ere. Arratsalderako euria egin dezake, indar gehiegirik gabe. Haizea ahul-bizi ibiliko da, hegoaldetik. Termometroa 3 eta 13 gradu artean egongo da Lurraren eguna den honetan. 

Asteburuari begira, azken egunetako nahaspila mantenduko da. Zeru estaliak izango ditugu nagusi, eta eurirako tarteak egongo dira. Tenperaturetan ez da aldaketa askorik izango: 6 gradutakoa izango da gutxienezko langa. Maximoei dagokienez, larunbatean 11 eta igandean 14 espero izatekoak dira. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide