EGURALDIA

Dozenaka paisaia, batean

Erredakzioa 2022ko api. 21a, 07:53

Denetarik izango dugu datozen orduetan, udaberri bete-betan gauden seinale: hodeiak, euria, eguzkia eta haizeteak.

Apirilak bere ohiko zoramenarekin jarraitzen du: noizean behin, eguzki izpi baten oparia; bat-bateko euriren bat, eta hodeiak dantzan abiarazten dituen haizetea. Abiadura azkartu eta Scott Holmesen doinuekin laguntzean antzematen dira hoberen eguraldiak marraztutako aldaketak.  

Gauzak hala mantenduko omen dira datozen orduetan. Batez ere goizean zerua oso estalita egongo da, euriaz lagunduta, baina arratsalderako hodeitzak gutxituko dira. Elurra momentuz ez da jaitsiko 1.300-1.500 metrotako langatik. Haizeak mendebaldetik joko du goizean, arratsaldean lasaitu eta ipar osagaia hartuko badu ere. Termometroa 4 eta 11 gradu artean mugituko da.

Bihar hodei eta hodeiarteen arteko dantzak errepikatuko dira zeruetan. Goizez, gainera, lainoak ager daitezke zenbait puntutan. Eguna osatzeko, euriekin batera ekaitzak ere etor daitezke. Haizea ere lotuko zaio festari, bolada gogor batzuekin. Aniztasun hau termometroetan islatuko da ere: 3 gradutan hasi eta 15 gradutara iritsiko dira tenperaturak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide