EGURALDIA

Elurra itsasorako bidean da

Erredakzioa 2022ko api. 7a, 07:48

Gaur eguzkia izango dugu egunean zehar, baina azken orduetan euria etor daiteke. Bihar ere egun euritsua izango omen dugu.

Azken egunetan pilatutako elurra elurtzen ari da dagoeneko, baita mendietakoa ere, ibaietako ur emariak handituz. Horretan lagungarri izaten ari da tenperaturen gorakada. Tumecillo ibaiaren irudiak dira horren erakusgarri. 

Eguneko iragarpenari dagokionez, atzoko norabidean joango da gaurko eguna, goi hodeiekin eta, oro har, zeru ateriekin. Hego-ekialdetik joko du haizeak, aparteko indarrik gabe. Gauean izandako hotzagatik izotza sortu daiteke zenbait lekutan. Tenperaturek gora egingo dute, eguneko tartea 3 eta 14 artekoa izango delarik.    

Ostiralean hodeiak pilatzen joango dira goizean goizetik, eta egunaren amaierarako zerua guztiz estalita egongo da. Are gehiago, euria ere egin dezake gau partean. Haizeak hego-ekialdetik joko du, bezperan baino zakarrago. Tenperatura minimoak dezente igo dira: termometroa 7 eta 14 artean ibiliko da. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide