Komunikazio profesionala

"Komunikazio profesionalean egoki aritzen ez dena ezin da oso profesional ona izan".

Gero eta garrantzi handiagoa du komunikazioaren kontuak. Ez da kasualitatea, esate baterako, gero eta ikastaro gehiago egotea prestakuntza komunikatiboa jasotzeko, ez eta komunikazio gaitasuna hobetzea helburu duten irakasgaiak han-hemenkako ikasketa-plangintzetan txertatuta ikustea ere. Alde horretatik, behinolako agoretan garatu zen erretorikaren artea bigarren loratze moduko bat bizitzen ari da azken hamarkadotan, informazio eta komunikazio teknologien bilakaerak sustatuta neurri handi batean.

Bistan denez, komunikatzaile ona izateak abantailak ditu norberaren egunerokoan, eta jendaurreko lanbideetan gero eta kontzientzia handiagoa dago gaiarekiko. Hala, badirudi gero eta zilegiago gertatzen dela komunikazio profesionalaz jardutea zentzu hertsi-zabalean; izan ere, jendaurreko lanbidean behar bezala komunikatzen ez dakien pertsonak ez bide ditu baldintza guztiak profesionaltasun beteko langiletzat hartua izateko. Esan dezadan bestela, eta argi: komunikazio profesionalean egoki aritzen ez dena ezin da oso profesional ona izan.

Alabaina, oraindik ez da arraroa alderdi klinikoaz bakarrik arduratzen den mediku batekin suertatzea, modu zein tonu desegoki samarrean. Tamalez, osasungintzan aritzen diren zenbait profesionalek euren lanbidearen ikuspegi integrala falta dute: arta klinikoak eta arta pertsonalak osatzen dute praktika profesional ona.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide