Eguraldia lagun, Martin Fiz maratoiaren 5.000 lasterkari inguruk Gasteizko kaleak zeharkatu zituzten. Proba nagusian, hots, maratoian Cristobal Ortigosa malagarra izan zen garaile, lasterketaren 42 kilometroak 2:28:24 denboran egin baitzituen. Emakumezkoen artean, Natacha Lopez valentziarra izan zen azkarrena (3:13:48). Maratoi Erdian Ricard Pasto (1:10:57) eta Nerea Gambra (1:27:44) korrikalariek lortu dute garaipena, eta 10 kilometroko lasterketan, berriz, garaipena arabarra izan da; Ivan Fernandez eta Elena Loyo izan dira azkarrenak.
Maiatoiaren sailkapena
1. Cristóbal Ortigosa 2:28:24
2. Héctor Franco 2:35:50
3. José Javier Olea 2:37:57
1. Natacha López 3:13:48
2. Rut Lora 3:24:13
3. Cristina Rozalén 3:25:06
Maratoi Erdiaren sailkapena
1. Ricard Pastó 1:10:57
2. Diego Cebrián 1:11:42
3. Endika Donnay 1:13:47
1. Nerea Gambra 1:27:44
2. Ainhoa Zarandona 1:28:08
3. Pilar Morán 1:29:34
10 KMen sailkapena
1. Iván Fernández 32:25
2. Martín Fiz 35:09
3. Alberto Alba 35:31
1. Elena Loyo 38:43
2. Sian May Robertson 40:03
3. Naroa Sagarina 42:02