Gizarte Ongizaterako lan eskaintza abiatuko du Aldundiak

Erredakzioa 2017ko mai. 9a, 19:00

Lehendabiziko probak irailean izango lirateke. Guztira, 80 plaza eskainiko dira.

Gizarte Zerbitzuen diputatu Marian Olabarrietak Gizarte Ongizaterako Erakundean aritzeko lan eskaintza publikoa abian jartzeko oinarriak sinatu ditu. 2006tik martxan jartzen den lehen eskaintza publikoa izango da, eta guztira, 80 plaza eskainiko dira: 36 administrari, hamasei sukaldari laguntzailea, zazpi mediku, bost administrazio teknikari, bost pedagogo, lau fisioterapeuta, hiru informatika teknikari, bi informatika arloko goi-mailako teknikari, enpresa mediku bat eta langileen teknikari bat.

Gizarte Ongizaterako Erakundearen lan eskaintza publikoaren lehen probak irailean izango direla aurreikusten du Aldundiak. Izan ere, proba hauen aurretik, Arabako suhiltzaileen lan eskaintzaren lehenengo proba egingo du, ekainaren 11an Gasteizko Europa Biltzar jauregian.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago