Koloretako zebrabidea, LGTBIfobiaren aurkako egunerako

Erredakzioa 2017ko mai. 8a, 16:06

Koloretako zebrabidea Hiesaren aurkako batzordearen parean kokatuta dago.

Laugarren urtez marraztu du Udalak LGBTI kolektiboaren aldeko ikurra, San Frantzisko aldapan.

Laugarren urtez, San Frantzisko aldapan kokatzen den zebrabidea koloreztatu dute berriro, oraingoan maiatzaren 17an ospatuko den LGTBIfobiaren aurkako eguna ospatzeko. Egunotan lanean izan dira Udaleko langileak, Hiesaren aurkako Batzordearen parean kokatzen den errepidean. Izan ere, Sidalava elkarteak 2014an martxan jarri zuen koloretako zebrabidea marrazteko ekimena.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago