Podemosek Arabako lau batzarkide kritikoak kanporatu ditu

Erredakzioa 2017ko mai. 3a, 12:04

Koldo Martin, Daniel Trujillano, Juanjo Celorio eta  Javier Bizarro kargutik kentzea erabaki du alderdiko Berme Batzordeak.

2016ko abenduan, Arabako aurrekontuetan aurka bozkatu zuten Podemosek zituen zortzi batzarkideetatik lauk, nahiz eta alderdiak abstenitzeko agindu zien. Ondorioz, Koldo Martin, Daniel Trujillano, Juanjo Celorio eta Javier Bizarro batzarkideak kargugabetu zituen alderdiak.  Atzo, Podemoseko Berme Batzordeak lau batzarkideak alderditik kanporatzea erabaki zuen, bere esanetan, bi falta "oso larri" egin dituztelako. Hala ere, alderditik kanporatuak izan arren, batzarkideek ez dute zertan kargua utzi behar, haren kargua izenduna baita.

Datozen egunetan alderdiaren erabakia baloratzeko agerraldia egingo dute lau batzarkideek. Izan ere, erabakia ez da behin-betikoa, eta oraindik errekurritzeko hamabost egun dituztela gogoratu dute. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide