alea.eus

Aste Santurako aukera anitz Gasteizen

Erredakzioa 2017-04-12 16:27   Kultura  Araba

Besteak beste, ibilbide gidatuak, triziklo edo globo ibilaldiak,  artisautza azoka eta Aste Santuko prozesioak izango dira hirian. 

Aste Santurako aukera anitz Gasteizen
Egitarau zabala prestatu dut Aste Santurako Gasteizko Udalak. Irudia: Vitoria-Gasteiz | Ikusi handiago | Argazki originala

Apirilaren 23ra bitartean luzatuko den egitarau zabala prestatu du Gasteizko Turismo Zerbitzuak Aste Santuko jaiak direla eta. Besteak beste, ibilbide gidatuak, triziklo edo globo ibilaldiak, sukaldaritza-tailerrak, dastatzeak, eta Azoka plaza ezagutzeko bisitak proposatutako zaizkie bisitariei eta gasteiztarrei. Berritasunen artean, apirilaren 17ra arte, Lan berri udaberriko I. artisautza azoka egingo dute Urrezko Zeledonen plazan.

Santa Maria katedralak, Erdi Aroko harresiak, jauregiek eta Hirigune Historikoko gaikako bisitek bisitarientzako erakargarri nagusiak izaten jarraitzen dute. Erdi Aroko hirigunea, Santa Maria katedrala eta harresia, ibilbide literarioak eta Eskoriaza-Eskibel eta Goiuri jauregiak dira nabarmentzen diren bisitak.

Aurten, bestalde, Turismo Iraunkorraren Urtea da, eta horrekin lotuta natura eta kirol bisitak  antolatu dira hiriaren ezaugarri nagusiak ezagutarazteko.  Tartean, globoz, bizikletaz edo gidaria duten trizikloz egin daitezkeen txangoak antolatu dituzte. 

Udaberriko lehen artisautza azoka

Egun horietarako agendan kontuan hartu beharreko beste proposamen bat  Lan berri udaberriko I. artisautza azoka dugu; apirilaren 17ra arte izango da Urrezko Zeledonen plazan, goiz eta arratsaldez. Artisau elkarteak Udalarekin batera antolatutako azokak eskulangileen lana bistaratuko du, salmentaren bidez. Azoka 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik.

Gida Izarra, bisita gozogintza-lantegietara, gastronomia-tailerrak eta bisita azokara

Bestetik, egun horietan Gasteiz ezagutzea erabakitzen dutenek hiriaren eskaintzaren beste osagai nagusietako batez gozatu ahalko dute: enogastronomia.

Hala, bisitak gozogintza-lantegietara, dastatzeak, pintxo-tailerrak, afari antzeztuak eta bisitak Azoka plazara biltzen dituen egitarauak. Gasteiz On-ek Gida Izarra zabalduko du, non pintxo, menu, kopa eta erosketei buruzko informazioa ematen baitzaie bisitariei, hirian dauden bitartean eskaintzarik onenaz gozatu dezaten.

Aste Santuko prozesioak

Aste Santuko prozesio tradizionalek ere bizirik jarraitzen dute Gasteizen. Penitentzi kofradiek, hirian XVI. mendetik dihardutenek, hainbat erlijio ekitaldi antolatzen dute garai honetan.  Isiltasunaren prozesioa asteazkenean izango da, 20:30ean Babesgabeen enparantzatik hasiko dena.  Ostegunean, aldiz, Hilobiratze Santuaren prozesioa abiatuko da 20:30ean San Vicente plazatik eta Alde Zaharreko zenbait kale zeharkatuko ditu. Azkenik, Pazko Igandeko ospakizuna egingo dute datorren igandean (hilak 16) Santa Maria katedralean, 12:00etatik aurrera.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa