Micaela Portilla ikergunea inauguratu du EHUk

Erredakzioa 2017ko api. 11a, 10:55

Micaela Portilla Ikergunea Gasteizen dago kokatuta.

Hizkuntzalaritza eta Arkeologia ikertzeko zentroa izango da.

EHUk Micaela Portilla Ikergunearen ateak zabaldu berri ditu Arabako campusean. 7.0000 metro karratutik gorako azalerarekin, Giza eta Gizarte Zientzietan ikerketa zientifikoa izango du oinarri. Egun, hamabi ikerketa talde dihardute lanean Micaela Portilla ikergune berrian.

Zentro berria Micaela Portilla ikerlari arabarraren izena daramana, eta Giza eta Gizarte Zientzietan ikerketa zientifikoari zerbitzua emateko helburuz sortu da, Arabako campusean pisu espezifikoa duen ezagutza arloa izanik.

Micaela Portilla Ikergunea abian jarrita ikerketaren erreferentzia bilakatuko da Euskal Herrian, arretagune izango dituen eremuetan, gaur egun ez baitago antzeko ezaugarririk biltzen duen zentrorik. Bertan, diziplina zientifiko horietako ikertaldeek hainbat baliabide izango dituzte eskura, hala nola,  gune bereziak, laborategiak eta azpiegitura teknikoak . 

Eraikin berriak hizkuntzalaritzako bi laborategi ditu (Hizketaren Pertzepzioko Laborategia eta Hizkuntzalaritza Esperimentaleko Laborategia). Horrez gain, Arkeologiako beste hiru laborategi ditu. Gainera, eremu partekatu batzuk ditu, gehienbat bilera-gelak, mintegietarako eta emaitzak aurkezteko lan-gelak eta ekitaldi-areto bat. Bestalde, ikerguneak barnean hartu ditu bai Chair on Cultural Landscapes and Heritage UNESCO Katedra bai Arabako Campuseko Master eta Doktorego Eskolaren egoitza.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago