Aurten ere, Afanis elkartea udan ume sahararrak hartu nahi dituzten familia arabarren bila dabil. Guztira, 51 haur saharar errefuxiatu ekartzeko asmoa du elkarteak, Oporrak bakean kanpainaren barruan. Ume saharrar hauek Aljeriako Hamadan (basamortua) kokatuta dauden errefuxiatu kanpalekuetan bizi dira, eta udan, esaterako, 55 gradutik gorako tenperatura jasaten dute. Udako bi hilabeteetan Arabara etortzen diren ume hauek errealitate desberdin bat ezagutzeko aukera izaten dute, eta hemen igarotzen duten denbora oso garrantzitsua izaten da kanpamenduetara osasuntsuago eta indarberrituta itzuli ahal izateko. Gainera, egonaldi hauetan azterketa medikoak egiten dizkiete, urteari osasun egoera onean aurre egiteko.
Haur batzuk lehen aldiz irtengo dira bertatik, eta beste batzuk, berriz, Araban dituzten familiekin elkartuko dira berriro. Oporrak Bakean programak Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntza jasotzen du.
Informazio gehiago: 665 71 19 47 / 650 13 40 11