Euskara erabilera sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak

Erredakzioa 2017ko mar. 29a, 17:09

Oihaneder Euskararen Etxean izango dira hitzaldiak, ostiralean, 09:00etatik 14:00etara.

Araban euskararen ezaguerak gorakada handia izan du azken hiru hamarkadetan, aldiz euskararen erabilera motz gelditu da. Ezaguera eta erabilera oso desberdinak dira adin taldeka eta zonaldeka.

Euskara jakinda ere, gazteek zein egoeretan erabiltzen dute eta zeinetan ez? Zerk eramaten gaitu euskara erabiltzera? Binakako interakzioetan zein da dinamika? Eta taldekako interakzioetan? Zergatik? Zein da motibazioa? eta zein da ezagutza maila? eta zein testuinguruan hitz egiten dugu euskeraz eta zeinetan ez?...

Galdera horiek mahai gainean jarri dituzte Eusko ikaskuntzak entolatutako jardunaldietan.

EGITARAUA

9:00–09:15 Irekiera ekitaldia 

9:15-9:45 ​“Euskararen erabilpenari buruzko datuen aurkezpena: diagnostiko laburra”

A. Etxenike (Aztiker)

9:45 – 10:15 "​Bizidunen eta Gizakien talde portaera: Sistema Dinamikoa”

​E. Zuazua (DeustoTech-Bilbao & Universidad Autónoma de Madrid)

10:15-10:35 Atsedenaldia

10:45 – 13:00 Tailerra eta sintesia

Euskara jakinda ere, gazteek zein egoeratan erabiltzen dute eta zeinetan ez? Zerk eramaten gaitu euskara erabiltzera? Zergatik? Zergatik eta noiz erabiltzen da edo ez da euskara? Nola eragin genezake? Lehentasunak eta zailtasunak?

Ideiak jaso. Sistema-ren Mapa Dinamikoa marraztu.

13:00–13:45  Aurrera begira

Jorratu daitezken bi ardatz aukeratu. Ondorengo pausoak zehaztu.

13:45–14:00 Itxiera: ondorio nagusien aurkezpena

 

Foroan parte hartzeko interesa baduzu, harremanetan jarri zaitezke komunikazioa@eusko-ikaskuntza.eus helbidean edo 943-310 855 telefonoan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide