Euskaraz pentsatu, sentitu eta bizi zara, Gurean zara lelopean aurkeztu da Gurean.eus. Helburua, euskal errealitatearen leiho globala izatea. Horretarako, Tokikom osatzen duten 60 komunikabideen edizio digitelako albiste guztiak bateratuko ditu, ohiko sailetan antolatuz: gizartea, ekonomia, kultura, euskara eta beste hainbat. Tokikomeko zuzendari den Alaitz Artozabaleren hitzetan, "hainbat komunikabidetan sortzen diren albisteak eta haien tratamendua ia momentuan jarraitzea ahalbidetzen digun tresna boteretsua daukagu".
Gurean.eus sareko komunikabidea da, eta bereziki mugikorretatik irakurtzeko pentsatua dago, nahiz eta tablet edo pc bidez irakurtzeko ere prestatuta dagoen. Informazio lokala ematerako orduan egon daitezkeen hutsuneak betetzera dator.
Atari berria dagoeneko aktibo dago eta bazkideak diren komunikabideetako zein Tokikomekin erlazioa duten hainbat webgunetatik ere sartzeko aukera egotea aurreikusten da.