20. Korrika

Korrikaren jarraipen berezia egingo du Aleak

Erredakzioa 2017ko mar. 24a, 11:00
2015eko Korrika, Gasteizko erdigunean. /Alea

Martxoaren 30ean hasi eta egunean bertan helduko da Gasteizera.

Korrikaren 20. edizioa abiatuko da martxoaren 30ean Otxandion. 1980. urtean jarri zituen lekuko batek lehen aldiz euskaldunak eta euskaltzaleak korrika, eta 17 urte geroago, hogeigarren edizioan ere, ez dira faltako hasiera horretako emozioa eta grina. Guztiok biltzen gaituen ekitaldi horren garrantzia aintzat hartuta, ohar hau sinatzen dugun euskarazko hedabideek irteeran eta amaieran, Otxandion eta Iruñean, elkarlanean telebista saio bateratu bana egitea erabaki dugu Korrikak gizartean duen babesaren adierazle.

Duela bi urte egin genuen tamaina horretako elkarlana lehen aldiz, Korrika Urepeletik abiatu zenean. Saioak izandako emaitza ona ikusita Bilboko amaiera ekitaldian berriro egitea erabaki genuen. Lekuko horri helduz, beste hedabide batzuekin batera izango da Arabako ALEA –Berria, EITB, Goiena, Hamaika Telebista, Kanaldude, Tokikom eta Xaloa Telebistarekin batera–. Auzolana eta elkarlana dira Korrikaren oinarriak, eta euskarazko komunikabideok gure egiten ditugu euskararen aldeko ekitaldi honetan, herritarrak euskarara batzeko AEK-k egindako gonbidapena onartuz.

Otxandioko saioa martxoaren 30ean 16:00etan hasiko da. Hedabide bakoitzaren webgunean, ETB1, Hamaika eta Xaloa telebista kateetan eta Tokikom elkartean dauden tokian tokiko telebistetan ikusi ahal izango da zuzenean. Ilaski Serrano ETBkoa eta Ekhiñe Atorrasagasti Hamaikakoa izango dira aurkezle, eta beste hedabideetako kazetariak berriemaile lanetan ariko dira. Elkarrizketak eta, batez ere, Otxandioko giroa eskainiko ditu saioak zuzenean. Korrikaren lehen kilometroak ere jarraitu ahal izangao dira 20. Korrikaren abiatzea saioan.

Iruñekoa, berriz, apirilaren 9an izango da, eta hori ere hedabide bakoitzaren webgunean eta ETB2, Hamaika eta Xaloa telebista kateetan eta Tokikom elkartean dauden tokian tokiko telebistetan ikusi ahal izango da zuzenean, eguerdian. Saio horretan azken kilometroak eta amaiera ekitaldia jarraitu ahal izango dira. 20. Korrika amaiera Iruñean izena izango du. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide